2017(e)ko abenduaren 17(a), igandea

Auntzetxe. Olentzerori gutunak emateko txangoa

Gaurkoan berriz ere Auntzetxera gerturatu gara Olentzerori gutunak emateko eta menditik paseo eder batez gozatzeko.
Eguraldia ez da soberan ona izan baina igoeran behintzat ez du euririk egin. Jaitsieran aldiz eguraldia okertu egin da baina ongi gosaldu eta gero lasaitasunez bueltatu gara kotxeetara. Lokatsa nagusi zenez, gaurkoan pistatik joan eta etorria egin behar izan dugu.
Ibilbidea eta altueren profila.

Wikilocen ibilbidearen xehetasunak.

Powered by Wikiloc


Ibilbidearen bideotxoa:


Kanpina baina apur bat lehenago utzi behar izan ditugu kotxeak eta errepidearen azken zatia oinez burutu.







Kanpinetik gertu eskuinetik abiatzen den pistatik abiatu gara Auntzetxerantz.

  Hasieratik gutxira eskuin aldetik dagoen pistatik jarraituz.

Aurrerago bidegurutze bat gainditu, pista hobeagotik zuzen jarraituz.



Baso artean doan pistatik poliki poliki altuera irabazten joan gara.


Noizena behin geldialditxoak eginik taldea berriz elkartzeko.



Hamaiketakoa gogoz hartzeko aldapa batzuei aurre egin behar izan diogu.














Azken zatia menditik egitea erabaki dugu. Bidegurutze honetan taldea banatu egin da eta batzuk pistatik jarraitzea erabaki dute, bertzeek trikuharri bat bisitatzera joatea erabaki dugularik.

 Trikuharria.

Tontortxo batean dagoen trikuharria bisitatu eta gero mendi magaletik beherat egin behar izan dugu. 







 Azken aldapan komeria batzuk izan ditugularik berriz pistara iristeko.








Auntzetxera iritsi eta sekulako hamaiketakoa prestatua genuen. Bertan izan gara giro apartan jaten, musika entzuten eta Olentzerori gutunak uzten.



















Bapo gelditu eta gero taldeko argazkia egin dugu.












Dena biltzen lagundu eta azken gutunak zakuan utzi eta gero jaitsierari ekin diogu.



Tarteka paisaia ikusterik ere izan dugu.






Amaierako zatia aldiz aterkiaren azpian burutu behar izan dugu euria adiskide izan dugulako.












Eta bukatzeko batzuk kanpinera gerturatu gara pote bat hartzeko.