2017(e)ko ekainaren 6(a), asteartea

Irulegi Lakidainetik

Lakidain herritik abitu gara Irulegiko gazteluaren aurriak eta indusketak ikusteko asmoarekin. Gaurkoan 50 lagun elkartu gara, eguraldiaren iragarpenak kaskarrak izan arren.

Wikiloc-en ibilbidearen profila

Powered by Wikiloc

Ibilbidearen Bideotxoa


Herrian aparkatu eta ezkerretik beherantza abiatzen den pista hartu dugu.





Pista baratza batzuetan amaitzen da eta bertan bidexka bat jarraitu behar dugu. Bide honek urdinez eta zuriz margotutako markak erakusten ditu.




Bidexka jarraituz pista batekin topo egingo dugu. Goranzko norantza segi metro gutxi batzuetan, berriz ere ezkerretik bidexkara pasatzeko.




Zelai batzuetara iritsi eta aldapan gora lepo batetara iritsi arte.

Lepoan Iruñerriari itzulia ematen dion GRarkin topo egingo dugu, eta eskuinetik jarraitu ere.


Aurrerago tontortxo batetara iritsiko gara. Bertatik ikuspegi ederrak ditugu.


Bidea jarraituz, gune konkretu batean tentuz ibili beharra dago. Metro batzuk harrietatik jaitsi behar bai dira.


Puntu hau gaindituta, lasaitasunez Irulegiko lepora iritsiko gara. Apur bat aurrerago bidegurutze batekin topo egingo dugu. Bertatik zuzenean Lakidainera  bueltatzeko aukera dugularik.







Azken aldapei aurre egin, zenbait puntuetan eskailerak prestatuak dituelarik eta basoaren goiko aldera agertuko gara.


Gailurrera iristean Irulegi gazteluaren aztarnak bisitatuko ditugu.












Tontorretik ekaitza zetorrela ikusirik, zuzenean Lakidainera bueltatzea erabaki genuen.