2017(e)ko maiatzaren 15(a), astelehena

Zeharkaldia. Lizuniaga - Larun - Sara

Maitzaren 28an mendi zeharkaldia izango dugu.Autobusez egin behar denez, ezin bertzekoa da izena ematea. Pertsona bakoitzak galdetegi bat osatu behar du.
Izena emateko epea, datorren asteko 22 arte luzatzen da. Autobusak betetzeko izen ematearen ordena mantenduko da.

El próximo 28 de mayo hemos organizado una travesía desde el puerto de Lizuniaga para ascender al monte Larun y luego descender hasta Sara.
Es imprescindible apuntarse mediante este formulario. Cada persona tiene que completar un cuestionario. Los autobuses se completarán en orden de inscripción. El plazo límite para apuntarse es el lunes 22.

2017(e)ko maiatzaren 8(a), astelehena

Lesaka - Hendaia - Lesaka Txirrindulaz

Gaurkoan 30 lagun elkartu egin gara txirrindulaz ibilbide hau burutzeko asmoz.
 Ibilbidea joan eta etorriarekin 45,5 km izan ditu.
Irteera Lesakako bide gurutzean dagoen hotela eta gasolindegitik hartu dugu. Bidasoako bide berdea jarraituz. Bideak galerarik ez badu, behintzat Behobiara arte, hortik aurrera muga zeharkatu eta bidasoako bertze ertzetik jarraitzerik du. Tentuz ibili behar da Hendaiako portuan, bidea errepidera pasatzen delako, goiko aldean dagoen parketik, berriz padurara jaisteko.

Ibilbidearen profila wikiloc:
Powered by Wikiloc


TXANGOAREN BIDEOA:


Hasiera gogoz egin dugu, dena prestatu eta gero.



Bidearen hasiera itzalpean eta eremu polit batetik da,



Berako herriri iristean, tentuz ibili errepidea zeharkatu behar dugu eta.


Aurrerago bidea berriz ere zabala eta kotxerik gabe.





Endarlatsara iritsi aurretik tunelak ditugu, eta argia eraman behar da, bertzela horietariko batean ez da ezer ikusten. Behin hauek gaindituta, Endarlatsa eta mugara iritsiko gara. Gipuzkoa, Lapurdi eta Nafarroa.

Errepide zaharraren aldamenean egingo ditugu ondorengo kilometroak.


Zuzen batzuk ere topatuko ditugularik.



Gasolindegira iristean, eskuinetik jarraitu beharko dugu. Tarte hau zuhaizken artekoa da, oso polita.
Behobiara iritsi eta zubia gaindituko dugu, Bidasoa ibaiaren bertze aldetik doan bide berdea hartzeko. Handik zati batzuk txirrindula bidetik dira eta aurrerago, zurezko plataforma batzuen gainetik, oinezkoekin partekatu egiten dira, beraz gogoratien irla gainditu eta aurrerago Txingudiko padura eta badiaren paisai berezietara.

Eta aurrerago  hondartzara.







Eta parranda eta bazkaria egin eta gero, berriz txirrindulak hartu ibilitako guztia berriz burutzeko.




Eta azkenean kotxeetara eta bazkari berria egiteko aukera.