2013(e)ko abenduaren 19(a), osteguna

Erga (Trinidad de Irurtzun) 1.094 m

Gaurko eguna berriz ere gure txangoen arrakasta erakutsi egin du, eguraldia fresko izan arren, 135 lagun elkartu egin gara, horietako 55 haur izan direlarik. Hona hemen gaurko txangoaren argazki batzuk.
Zorionak eta urte berri on guztioi.


2013. urteko azkenengo txangoa izango dugu datorren igandean. Iturgoienetik ibilbidea iragarri badugun arren, azken momentuko aldaketa planteatzen dizuegu. Jakingo duzuenez Olentzero bere lanetan jo eta ke ari da eta aditu dugunez eremu honetatik ikusi omen dute ikatza biltzen. Hori dela eta gailurrean dagoen baselizaren aterpeko giltzak eskatu ditugu bertan gure jai berezia ospatzeko asmoz. Oraingoan haurren gutunak biltzeko leku aproposa dugu hau, gainera nagusi eta haurrentzako txistorrada antolatzeko asmoz gabiltza aterpeaz baliatuz.
Betiko moduan ikastolako atarian elkartuko gara nahi duzuen guztiekin batera txango erraza hau burutzeko. Ordu eta erdiko igoerako ibilbidea da.

El próximo domingo organizamos la última excursión del año 2013 y a pesar de que teníamos anunciado un recorrido por la Sakana al final hemos decidido cambiar el destino. Como ya sabreís estos días Olentzero anda trabajando a tope y según hemos oído se le ha visto por estos lares recogiendo carbón. En esta ocasión y puesto que hemos conseguido la llave del albergue que se encuentra junto a la ermita, hemos pensado que podía resultar un buen lugar para celebrar nuestra fiesta particular. Se recogerán las cartas que los txikis han escrito para Olentzero y a su vez tenemos pensado organizar una txistorrada para todos.
Os animamos a todos a aparecer a las 9 de la mañana en la Ikastola para encarar este recorrido sencillo que estimamos puede costarnos en torno a hora y media.



En el blog podéis ver información de la anterior visita de Amaiur mendi taldea a esta cima en 2010.

2013(e)ko azaroaren 20(a), asteazkena

Ilunberri Trinidad

Gabon, lagun ausarta talde txiki batek animatu izan gara gaurkoan ere. Ikastolatik inoiz baina lehenago atera gara hotzak ez bai digu bertze betarik eman eta. Ilunberrira iritsi eta Olagato mendia elurrez beterik eta lainotua zegoela aipatu digutenez, herrian berean gelditzea erabaki dugu. Gose apur bat egiteko asmoz Ilunberriko Trinidad edo Hirutasunera abiatu gara. Bertan eta aterpetxo batean, gosaria egin dugu. Ez pentsa eguzkia ere tarteka izan dugu, baina haize zakarrak tenperaturaren sentsazio latsa eskaini digu. Bazkaltzera ere animatu gara kuadrila txikiago bat eta ondoren herritik paseotxo bat ere eman dugu. Buenas noches a todos. Al final un grupo de personas nos hemos animado a ir a la excursión. Hemos salido más pronto que en otras ocasiones de la ikastola ya que el frío no permitía demorarse más. Al final nos hemos juntado en Ilunberri y dadas las condiciones metereológicas hemos decidido dar un paseo hasta la Trinidad. Allí, y al resguardo de una caseta hemos podido almorzar e incluso ver el sol. La comida la hemos realizado en la sociedad de Ilunberri. Esperamos que os gusten las fotos. Eguraldia hotza izango dugula iragarri dute baina hala ere animatzen zaretenentzako gogoratu bihar 9tan. Bazkaria Ilunberriko elkartean egingo dugu, eskolaren parean dago. Bihar erabakiko dugu nora jo, gaur ibilbide guztia elurrez zuritua zegoen. A pesar de que no anuncian buen tiempo y las temperaturas van a ser invernales, los que os animéis quedamos a las 9 en la Ikastola. La comida está prevista en la sociedad de Lumbier que está junto a la escuela, en la parte alta del pueblo. Mañana decidiremos a dónde vamos, pero para vuestra información hoy estaba todo el recorrido nevado.

2013(e)ko azaroaren 5(a), asteartea

Lerdengibel mendia

Eguraldia lagun izan ez badugu ere, lagunak lagun, berrogei lagun bildu gara igoeran. Mendi taldeak badu etorkizuna!
Gora ikastola Amaiur!



Datorren igandean, azaroaren 10ean, Artzibarko Hiriberrira joango gara, Iruñatik 45 km-tara dagoen herri ttiki honetatik igoko baitugu Corona Mendiguneko Lerdengibel gailurra, Urrobi erreka inguruko mendi hegaletik. Ibilbidea zortzi bat kilometrotakoa izanen da guztira.

El próximo domingo, día 10 de noviembre, vamos a ir a Villanueva de Arce, situado a 45 km de Pamplona. Desde allí ascenderemos a Lerdengibel, montaña del Macizo del Corona en su ladera hacia el río Urrobi. El recorrido es de unos 8 km entre ida y vuelta.



Argazkiak bertan ikusgai izango ditugu. Las fotos las colgaremos como siempre en nuestro album.

2013(e)ko urriaren 1(a), asteartea

Eltxumendi

Igandeko txangoa benetako arrakasta izan zuen, guztiok ikusteko aukera izan genuen moduan. 182 lagun elkartu egin ginen Eltxumendiko gailurrean. Jaialdia Anezkarreko elkartean bukatu genuelarik. Bertan ere ehun lagunetik gora bildu ginelarik.
Hona hemen argazki batzuk.

La excursión del domingo rompió todas las previsiones y nuestras propias marcas ya que nos juntamos 182 personas en la cima de Eltxumendi. El día acompañó y todos pudimos disfrutar de una agradable excursión.
Os colgamos algunas fotos para que recordeís esta jornada.



ELTXUMENDI (852 m) Oteizatik Hurrengo igandean, urriaren 6an Oteizatik Eltxumendi mendira igoko gara. Iruñetik oso hurbil dago eta tontorretik Iruñerri osoa ikus dezakegu; oskarbi, Auñamendiak ikusten dira ere. Ibilbide zirkularra prestatu dugu eta maila erraza da (300 m-ko igoera). Ohi den bezala, ikastolako sarreran, goizeko 9etan daukagu hitzordua. Hamaiketakoa, tontorrean hartuko dugu eta bazkaria, norberak eramaten duenarekin, Añezkarreko elkartean eginen dugu, edaria bertan erosi behar delarik. Irteeretako informazioa zein aurreko irteeretako argazkiak honako helbideetan ikusgai dituzue: http://amaiurmenditaldea.blogspot.com/
https://picasaweb.google.com/amaiurmenditaldea Txangoen inguruko informazioa jaso nahi duen orok helbide honetara posta bat igorri dezake amaiurmenditaldea@gmail.com



El próximo domingo día 6 de octubre vamos a Oteiza para ascender la cima del monte Eltxumendi, que se encuentra situado, a pocos kilómetros de Iruña. Ofrece buenas vistas de la Cuenca, y si el día acompaña, se divisa hasta el Pirineo.
Hemos preparado un recorrido circular de nivel fácil (300 m de desnivel).
Como de costumbre la salida se realizará a las 9 de la mañana desde la puerta principal de la Ikastola.
Almorzaremos el bocadillo en la cima. La comida la haremos juntos al bajar, con lo que lleva cada cual, en la sociedad de Añezkar; la bebida hay que adquirirla en la sociedad.
Las fotos de las excursiones anteriores las podéis consultar en estas direcciones:
Quien quiera recibir información puntual de las excursiones puede enviar un correo a la dirección amaiurmenditaldea@gmail.com 

2013(e)ko irailaren 24(a), asteartea

AMAIUR MENDI TALDEKO IRTEEREN EGUTEGIA


AMAIUR MENDI TALDEKO IRTEEREN EGUTEGIA
2013-2014



DATA
MENDIA (KOKAPENA)
ALTUERA
Urriak 6
2013-10-6
Eltxumendi (Oteiza )
854 m
Azaroak 10
2013-11-10
Lerdengibel (Arrieta)
1.222 m
Azaroak 24
2013-11-24
Olagato (Aspurz )
1.136 m
Abenduak 22
2013-12-22
Antsumendi (Iturmendi)
1.068 m
Urtarrilak 12
2014-1-12
Rallón eta Piskerra (Bardeak)
493 eta 472 m
Otsailak 2
2014-2-2
Erreniega (Esparza)
1037 m
Otsailak 23
2014-2-23
Kastellar (Leireko monastegia)
1281 m
Martxoak 16
2014-3-16
Tuturre  (Baraibar)
1.290 m
Apirilak 13
2014-4-13
Orhi (Larrauko mendatetik)
2.017 m
Maiatzak 11
2014-5-11
ZEHARKALDIA: Ibardin - Biriatou

Ekainak 1 
2014-6-1
MENDITXURI -finalista- (Auritzetik)
1.194 m

2013(e)ko maiatzaren 24(a), ostirala

MENDITXURI eta finalista!

Amaiur mendi taldearen gailurra Menditxuri (1201 m) Auritzetik 2013ko azken txangoa ta finalista
Kaixo aurki (2013.06.02) izango dugu ikas urte honetako azken txangoa eta ohikoa den moduan Menditxurira zuzenduko dugu. Mendi honetako gailurrean duela zenbait urte, Amaiur ikastolako mendi Taldeak buzoi bat paratu zuen oroitgarri gisa.
Ondoren Auritzeko Urrobi kanpinean finalista eta bazkaria ospatuko dugu, ohi den bezala, ikasturte honetako igoeretan parte hartu duten gaztetxoei diplomak eta oroigarria banatuko zaielarik.

Hona hemen bart izandako ospakizun eta ibilaldiaren argazki batzuk.
Podeís ver unas cuantas fotos de la celebración y paseo de ayer.


Aurreko urteetako finalisten informazioa: Menditxuri (1201 m) Auritzetik

GOAZEN MENDIRA!!!!
IZENA EMATEKO:

2013(e)ko maiatzaren 6(a), astelehena

Hodarribia (Guadalupeko gaztelutik) - Pasai Donibanera kostaldetik zeharkaldia

Maiatzeko igande goibel honetan zeharkaldi ederra egin dugu Iruñeko Amaiur ikastolatik Hondarribira hiru autobusetan etorritako 164 lagunok. Guadalupetik abiatu gara, Jaizkibel tontorrera igo eta bizkarreko bidea jarraituz Pasai Donibanera jeitsi gara.
 
Iazko arrakasta (Zumaia-Deba zeharkaldia) ikusirik aurten ere Amaiur Ikastolako mendi taldeak kostaldetik eginen du zeharkaldia.

Distantzia : 11-12 Km.
Ibilbide: ertaina/erraza
Irteera: 8:30etan autobusez, Amaiur ikastolako atarian.
Izen ematea: ondoko formularioan ostegunera bitarte.
Prezioa: 12 € helduak eta 10haurrak (taldeko arduradunei ordaindu)
Bideak-Caminos:
GR-65 (Camino de Santiago)
GR-121 (Vuelta a Gipuzkoa)

Autobusak Hondarribiako Guadalupeko gazteluan utziko gaitu eta bertatik,  Jaizkibel mendiko tontorra igo eta Pasaia Donibanera jeitsiko gara.
Informazio gehiago: http://www.rutasporgipuzkoa.com/rutasgipuzkoa/jaizkibel-cresta.html 

TRACK GPSrako jaitsi nahi baduzu BERTAN duzu. 
Si quieres puedes bajarte el TRACK GPS .
 

2013(e)ko apirilaren 15(a), astelehena

TREKU (1265 m.)

Udaberriko eguraldi onarekin Amaiur ikastolako 121 lagun Goñi herritik Treku mendiaren igoeraz disfrutatu dugu.



Ihaz mendi hau igotzen saiatu ginen baina eguraldia ez zuen batere onik egin eta San Miguel basoelizaraino baino urrutiago ez ginen ailegatu. Hor bai kristoren hamaiketakoa egin genuela Fideleri esker; ustekabean, poltsikotik "ate guztiak irekitzen duen giltza" atera zuen eta,..hara,... basoelizara sartu ginen eta hor hamaiketakoa hartu genuen euritk babestuta.

Aurten ez da horrelakorik gertatuko oso eguraldi polita izanen omen dugu eta tontorrea zapalduko dugu, seguro.

Goñi herrian utziko ditugu kotxeak eta elizaren paretik pasatzen den pista hartuko dugu, ermitaraino igotzeko. 
Bertatik pagadia zeharkatuz altuera irabaziko dugu. Treku lepora iristean belardi eta harrien artean tontorrerako azken malda igoko dugu. 
Ikuspegi eder eta zabaleko tontorra dugu: Andia mendizerra, Iruñerria eta atzean Pirinioak...
Jeitsiera borda zaharretatik eginen dugu, garai bateko abeltzantza ugariaren aztarnak.

Ibilbidea erreza da, igoera 300-350 metrokoa eta distantzia hamar kilometrokoa da, gutxi gorabehera.
Eguraldiaren iragarpenak ez dira txarrak. Bazkaltzera Iruñera itzuliko gara; aukeran norberak bere janariarekin elkarteren batean bil gaitezke.





2013(e)ko martxoaren 20(a), asteazkena

Madalenaitz (860 m)



Hurrengo igandean, martxoaren 24ean Aralar mendilerrora joanen gara, Hiriberri-Arakiletik Madalenaitz tontorra igotzeko; Altuera: 860m,

10,5 kilometro luze eta 440 metro malda. Aralar mendilerroko hegoaldean kokatua, harkaitz-labar ikusgarrian aurkitzen da.

LOTURA INTERESGARRIAK, más información en:




2013(e)ko otsailaren 18(a), astelehena

San Pelaio (962 m.)


Baldorba eskualdean, Nafarroako Erdialdean, sei ibilbide mikologiko markatuak badaude.
Oraingo honetan Orisoain ibilibide Mikologikoa egingo dugu. Orisoainetik aterako gara eta bide zaharrak eta berriak zeharkatzen, hiruki ibilbide bat eginen dugu eta Orisoainera itzuliko gara. 



Kotxez, Iruñea - Tafalla N-121 errepidetik, edo AP-15 autopistatik (Gares irteeraino), abiatuko gara. Pueyora ailegatu baino lehen, Garinoianen zeharkatuz, bidegurutze bat aurkituko dugu. Hortikan Leoz bidea hartuko dugu. Catalain basoeliza ikusi eta gero eskuinaldeko bide bat hartuko dugu Orasoineraino.



Kotxea aparkatu eta herriko kaleak zeharkatuko ditugu Amatriain bideregurutzeraino. Eskerraldera joko dugu eta pista batetik erreka baten ondoko baserri batetara iritsiko gara. Hemen igoera hasten da, atzekaldean Orisoain utzi dugu bide honek “Iturritxo bidea” du izena. Baldorbako errealeko bidetik igoko gara pinudi bat aurkitu arte eta hor San Pelaio basoelizarekin topo eginen dugu. Hemen hamaiketakoa hartu eta gero jeisten hasiko gara Amatrineraino eta hemedik Orisoinera itzuliko gara.



ONGI IBILI!



2013(e)ko urtarrilaren 28(a), astelehena

Zarikieta mendilerroa - Rala gaina (Santa Bárbara) 1.020m



Zarikieta mendilerroa - Rala gaina ( Santa Bárbara ) 1.020m - Agoitzetik gailurrera 2 orduko igoera gutxi gora-behera
Agoitzetik igoko gara (504 m) Iruñatik 26 km-tara. Aparkalekua eliza eta Beti Jai pilotalekuaren artean dago.
Irati ibaia ertatoko zubitik zeharkatuko dugu, pista batetik hasieran eta gero bidexkatik artederran barna Rala-Santa Barbara gailurreraino.
Bertan egingo dugu hamaiketakoa Zarikieta mendilerroko ikuspegia izanen dugularik; bertako hegazti harrapariengatik babestutako gunea dugu honako hau eta arrano beltzak, ugatzak, eta saiak besteak beste. Bestalde, gailurretik
Itoitzeko urtegi polemikoa eta Piriniotako ikuspegi ederrak ikusi ahal izango ditugu. Ondoren, metro gutxitara dagoen gune megalitikora joango gara 9 harrespil, tumulu eta iruinarri.


Sierra de Zarikieta- Alto de Rala ( Santa Bárbara ) 1.020m - Tiempo estimado de subida desde Aoiz 2 horas
Salimos desde Aoiz ( 504 m ) a 26 km de Iruña. Aparcamiento entre la iglesia y el frontón Beti Jai.
Despues de pasar el río Irati por el puente medieval, se asciende por pista y luego por senda y pista a través de carrascal hasta la cima, Alto Central de Rala-Santa Bárbara.
Almuerzo en la cumbre que domina la sierra de Zarikieta ( espacio protegido por sus poblaciones de aves de presa - águilas reales, quebrantahuesos, buitres, etc.-)
y el polémico embalse de Itoiz además de hermosas vistas sobre el Pirineo. A pocos metros visitaremos recién descubierta estación megalítica formada por 9 cromlech, túmulo y menhir.
A la vuelta comeremos en la casa del concejo de Elía, donde se podrá calentar la comida, situada en este precioso pueblo con entrada por la carretera Aoiz-Iruña a la altura de Ibiriku-Elkano (cruce a mano derecha junto a fábricas Onena y Videcart)
Resonsable: Alfonso Senosiain

2013(e)ko urtarrilaren 7(a), astelehena

Oteixon. Urtarrillak 13, (686 m)

Esteka hontan wikilocen ikusi ahal izango duzue prestatutako txangoa.

Oteixon Wikiloc, track gps


Oteixon 1ª

Lerro, motz eta labur batzuk sarrera moduan.
Baztandarrak, eta Bidasoa aldeko biztanleak edo bisitariek jakin ahal dezakete mendi hau non dagoen. Nafarroko mendizaleen artean, kontraz ez dut uste oso ezaguna izango denik.

Nik, lan arazoak direla eta ezagutu nuen, eta Amaiur Mendi Talderako txango polit bat izan zitekeela pensatu nuen. Bertizen parean, Bidasoa errekaren gainean, Mendaurren aurrean, Belate eta inguruko gailur nagusien ikuspuntu ederra, Larun, Artxuri, Labeaga, Legate, Azkolegi, Auza eta beste mendi asko ikusi ahal izango dugu.
Ez dakit ongi, ibiltzen nondik hasiko garen, bainan urtea bukatzeko aitzaki ederra da.
Agian Bertizko oihanen tartean lamia, basajaun edo Olentzero topatu ahal izango dugu.
Laister informazio gehiago bildu eta gero, beste konturen bat eta ibilbidearen deskribapena argitaratuko dugu.
Ongi izan

PD. Ondoko lotura hontan guk egin behar dugun txangoaren inguruko beste ibilaldi bat, gps eta mapekin: PR Bertizarana

Oteixon 2garrena

Oteixon mendiari buruz mintzatzea, gustatuko litzaidake, bainan tontorra 686 m besterik ez du eta oso aipagarria ez da. Bainan inguruan ikusi ahal ditzakegun bereiztasun batzuk, hitzak eta beste horrelako bitxikerial azalduko ditugu.


Bertizeko parkinetik atera eta lehun lehun abiatzen gara. Lehendabizi Reparazea zubi eta jauregiaren ondotik pasatuko gara. Zerbait gerotxeago, kisulabe bat ikusi ahal izango dugu. Nork jakinen du zer da kisulabea??? Helduei galdetu eta gero niri esan.


Malda gora egiten duela, bidea harresien tartean doa. Lehengo nekazariek, bere luberriak mugatzeko harrizko paretak eraikitzen zituzten. Gaur egun, tamalez, burni-hariak bere tokia hartu dute, eta pareta erortzen delarik, ez du inork berriro eraikiko.


Zuhaitz ederrak ikusiko ditugu ere: ze motakoak?? Gaztainondoak, aritzak, ametzak eta pagoak. Bainan aritza, gaztainondoa eta pagoa zeintzuk diren balin ba dakizue, akaso, ametza arraroa izango da zuentzako. Beraz aritz mota bat da, eta oso errez bereizten da, bere ostoak hiletxoak bezela dutelako, eta aritza bainan sarrerak nabarmengoak direlako.


Bordak ere ikusiko ditugu. Nork jakinen du bordak zer diren?? Mendian izaten diren etxetxo txikiak, azienda (etxeko abereak, ardiak, behiak…) eta artzainak babesteko. Harri eta egurrez eginak ziren, eta ikusi ahal duzuen bezela teilatua, emengo harri, lehun eta gorrixkarekin egina dago. Harri mota hau herrietako etxeak egiteko ere erabiltzen da.


Kuriosoa da borda hauen inguruetan zuahitz mordo bat izaten direla. Arbol ahuek oso adartsuak dira, su-egurra egiteko erabiltzen zirelako: arbolak azpitik moztu baino, adarrak kentzen zzkioten, sua egin ahal izateko. Era berean, aziendari itzala emateko balio dute.

Tontorran ikusi ahal dugun, trasto txuri, zilindrikoa hori zertarako balio duen ba ahal dakizue? Topografoak, beraz mapak egiten dituztenak, neurketak egiteko erabiltzen dute. Puntu ohien kokapena oso zehatz ezagutzen da, koordenadak eta altuera bitartez. Puntu honetatik beste horrelako batzun ikusten dira, Saioako puntan dagoena adibidez. Erdaraz “Vértice geodésico” deitzen zaio.


Otalzuko bordatik bera egiten dugula, Bertizko Jaurreriko parke naturalean sartuko gara. Bertan bago oihana nagusi eta harekin batera ainbeste zuhaitz zahar eta eroriak. Arbol hauetan ainbeste xomor bizi dira. Hauek naturaren kontserbazioaren neurtzeko balio dute, eta hainbeste txorientzako elikagaiak dira, okilentzako adibidez.

Azkenik, ongi konturatzen ba gara, basoaren maldetan, holako lautada txiki eta lehun batzuk ikusi ahal izango dugu: ikatz-plazak. Toki hauetan gure arbasoek, baso hauetako egurrarekin ikatza egiten zuten.


Ateraldia zuen gogokoa izan dedila espero dut.

Aunitz urtez!!!!!
(Ubicación bezala esaten duen loturan, mendia non dagoen ikus ahal duzue)

Beno oraingoan 25 lagun bertzerik ez gara elkartu, eguraldia kaskarrarengatik seguruenik. Egon garenen artean pare bat taldetan banatu gara, batzuk txangoa burutzeko, txikieen taldea eta amaren batzuk, herritik gelditu behar izan duten bitartean.
Azkenean gailurrera hamarren bat bertzerik igo ez bagaren arren, txango polita izan da.

Bueno, en el día de hoy, 25 integrantes intrépidos nos hemos animado a realizar la excursión. En esta ocasión el tiempo habrá motivado la ausencia de otras personas asiduas a estas aventurillas. Como el tiempo no acompañaba, hemos dividido a los representatantes en dos grupos, uno de los cuales se ha tenido que ir de turismo con los txikis, y el otro se ha encaminado a realizar la excursión.
Al final colofón gastronónico en una hermosa sociedad.