2012(e)ko maiatzaren 3(a), osteguna

ZUMAIA-DEBA kostaldetik

ZUMAIA-DEBA (2012.05.13)

Distantzia : 13,200 Km.
Ibilbide ertaina/erraza
Irteera: 8:30etan autobusez, Amaiur ikastolako atarian.
Izen ematea: ikastolako atarian, astelehenetik ostegunera bitarte.
Prezioa: 12 € (taldeko arduradunei ordaindu)

    Hurrengo txangoa, Euskal Kostaldeko toki basati eta politenetariko bat ezagutzeko aukera ematen digu. Gure ibilbidea GR-121 etik joaten da, bainan kostako Done Jakue  bide famatua ere ikutzen du. Ibilbide eder honek izugarrizko itsas labarrak ditu, Mendatagaina eta Sakoneta batipat. Bainan ibilbide honek zerbait berezia badu "flysch"aren fenomenoa da, 50 milioi urteetan metatutako lurraren kapak erkusten dizkigu. Zumaia eta Deba artekoak mundu mailan ongien konserbatzen direnetarikoak dira.       
    Txangoa, umeengan pentsatuz eta lasai ibiltzeko ibilbidean zehar egingo ditugu hamaiketakoa eta bazkaria (toki aproposak daude).
       Bitxikeri bezala umeentzako batipat, mendian barrena tunel batzuk zeharkatuko ditugu. Nahi izan eskero linternatxo bat eraman dezakete bidean jolasteko.
    Ea eguraldiak languntzen digun eta animatu merezi du eta.


iruzkinik ez: