2011(e)ko abenduaren 18(a), igandea

ILUNDAIN-LAKIDAIN 18/12/2011

Nola Lakidain??? Gaur ez ahal genuen Otexonera irteera???
Bai, hala zen, bainan eguraldia nola zegoen ikusirik, eta 8 lagun besterik ez garala atera, helburua aldatu dugu. Iruñerriko mendietan paseotxo bat egitera joan gara.
Irulegi autatu dugu asanblada demokratikoan. Eta Iruneatik Aranguren aldera jo dugun momentuan, zenbat elur zegoen konturatu gara.Kotxeak kasi kasi pasatu gabe, beraz Ilunberriko eskola parean kotxeak utzi eta hortik buelta sinple bat egin dugu.
Nahiko. Goiz guztia elurretan ibili da. Paisaia zoragarria, Laponiako pelikuletan bezala.
Hementxe dituzue argazki batzuk. Ia gustokoak dituzuen.
Para acabar en hemos comido en Oberena, y hemos disfrutado de una sinfonía para tronbón, flauta y clarinete, con percusión de alubias de Gabarderal (Vaya tardecita Maria!!!!)

Beno, datorren urterarte, ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!!

 Ilundain herria eta Irunerria, elurrez txurituta. A ze irudi polita!!!




 Siberia ote???



 Elurretako tximeletak

 Lakidainekotaldea

2011(e)ko abenduaren 4(a), igandea

Larrogain mendiko argazkiak

Kaixo Hona hemen azken txangoko argazki batzuk. Gehiago badira baina badakizue non ikuskatu ditzakezue.

2011(e)ko azaroaren 21(a), astelehena

LARROGAIN (1278 m) mendia Aintzioatik (2011-11-27)

Irteeraren data: 2011-11-27
Aintzioa –Larrogain ibilbidea
Malda metatua 300 metro.
Luzeera 6,7 km.
Zailtasunik gabekoa.


Aintzioa herrian hasiko gara gure ibilbidea, Aburregainaren atzean, Nafarroako herririk altuena. Txikia, oso ongi zainduta eta txaletik gabe, aintzinako itxura mantentzen du, baita ardi usaina ere.

Labia mendilerroa, Urrobi eta Erro ibaien artean, Iruinetik naiko hurbil egon arren, oso gutxi ibilia da, eta mendigoizale askorentzat ezezaguna. Gure ibilaldian, aste honetan illarraka eta txanpinoi josita egon dena, larreak, pagadiak, pinudiak, gorostiak eta zati batzuetan ezpel itxiak zeharkatuko ditugu.

Eguraldia lagun,tontorretik Nafarroa osoa ikusiko dugu.

2011(e)ko azaroaren 19(a), larunbata

Azalegiko ibilbidearen bideoa

Kaixo irakurleak
Hona hemen eta aurreneko saiakera moduan aurreko ibilbidearen inguruko bideo bat. Espero dut gustukua izatea eta honekin eginkizun berriari abia ematea. Gustiok animatuko zaretelakoan nago, aurreneko urratsa bertzerik ez da eta.

Hola os presentamos el primer video de la excursión del domingo pasado a la selva de Irati. Espero que os guste y que otros os animeis a realizar vuestros montajes y a compartirlos con los demás. Esto no es sino el comienzo de una nueva forma de comunicación.

2011(e)ko azaroaren 15(a), asteartea

Azalegiko argazki batzuk

Kaixo
Hona hemen igandeko argazki batzuk. Anitz gehiago dituzue argazki albumean. Arrakasta ikusita, 111 lagun bildu ginen, haietatik 55 haur eta gaztetxo (18 lehen aldiz etorri direnak) Amaiur mendi taldeko etorkizuna bermatuta dago! Azaroak 27an Larrogainera goaz!

Kaixo unas pocas fotos de la excursión a Azalegi para abrir boca. No os lo perdaís pues hay muchas más en el álbum.
Hemos batido un récord de asistencia que asegura la continuidad del grupo. El próximo día 27 nos vemos en Larrogain.



Bertan klikatuz albumera joango zarete eta argazkiak handiago ikusi eta kopiatzerik duzue.
Si os colocaís en la presentación y clicaís sobre ella ireía directamente al album para verlas individualmente o copiarlas.

2011(e)ko urriaren 8(a), larunbata

AZALEGI MENDI IRTEERA AZAROAK 13




LUZEERA: 6,1 KM
DENBORA: 4 ORDU
HASIERA: ARRAZOLA- IRUÑEATIK ORBAIZETATIK PASATUTA ETA IRABIAKO PISTA HARTUTA. ORDU BAT ETA LAURDEN
MALDA: 350 m

Ibilaldi polita, lehenengo zatia neketsuena da, tontorraren ondoren errezagoa da, erdialdean ermita bitxia dago (lehenengoa iristen denak jo dezala kanpaia! Gure animoak altxatzeko erabiliko du). Aezkoako Iratin gaude, pagadi eta zelaien artean. Suertez, Orhi mendia ikusiko dugu eta suerte pixka batekin hemen ugariak diren oreinetakoren bat.

2011(e)ko urriaren 5(a), asteazkena

AIZTONDO mendia ALDATZ herritik (Larraun)





LUZEERA: 7 km. Aiztondora igota eta arrobira joana 9,7 km.

DENBORA: 2 ordu eta erdi

HASIERA: Aldatz (Larraun) Iruñetik 35 kilometrora.
Donostiako Autobidea, Mugiro Bentan irten eta beste hiru kilometro

MALDA: 463 m.

Ibilaldi erreza, basoan zehar.


Udazken berotsu eta berezi honetan aukera izanen dugu Larraungo basoetako kolorerik politenak ikusteko, baita beren fruituak daztatzeko ere. Onddoren bat agian? Pago eta gaztainondo zaharren artean ibiliko gara, basurde eta orkatza begirale. Gabiraia gure buru gainetik zeharkatuko da bere hegaldia azkarrean. Aiztondo ttonttorera igoko gara, zonaldeko altuena, eta puntatik begidara ikusgarria izan ez arren, bidean Aralar, Andia eta Malloak ederki ikusteko behatoki bat dago. Inguruan Kobre eta harrinabar arrobiak daude.

2011(e)ko urriaren 3(a), astelehena

AMAIUR MENDI TALDEKO IRTEEREN EGUTEGIA 2011-2012

LASTER EKINGO DIOGU
MENDIRA JOATEARI!!!

Kurtso berria eta udazkenaren hasieran, urte-sasoi bikaina mendira joateko. Ikastolako Amaiur mendi taldea jadanik abian jarri da. Ikasturtean zehar, 11 mendi-ateraldiak izango dira, beti ere nagusi eta txikiengan pentsatuz.
2011-2012 ikasturteko lehenengo irteera datorren igandean, urriaren 9an, izango da, Aldatz herritik AIZTONDO mendira bide erraz batetik (denboraldia luzearen aurrean hobe poliki hasi).
Ohi izaten dugun bezala, ikastolako sarreran, goizeko 9etan daukagu hitzordua eta desplazamendua norberaren kotxetan egiten dugu.
Hamaiketakoa, tontorrean hartzeko, eta mendirako arropa egokia behar izaten da. Bazkaria, jaitsitakoan norberak eramaten duenarekin bazkaltzen dugu denok batera giro ederrean. Oraingo honetan Arruitz herriko elkartean.
Zuei, mendizale zareten horiek, naturaz gozatu nahi baduzue etor zaitezte zuen seme-alabekin mendira, eta ez zarete damutuko “primeran pasatuko dugu eta”.

Ikasturtea hasi da eta dagoeneko arratsaldeetako eskolekin batera gure patio eraberritua elkargune bilakatu da.
Mendira joateko unea iritsi da eta honakoa da ikasturte honetarako gure proposamena:

DATA

MENDIA

Urriak 9 (2011-X-9)

AIZTONDO (Aldatzetik)

Azaroak 6 (2011-XI-6)

AZALEGI (Arrazolatik-Orbaizta)

Azaroak 27 (2011-XI-27)

LARROGAIN (Aintzioatik)

Abenduak 18 (2011-XII-18)

OTEXON (Oieregitik)

Urtarrilak 15 (2012-I-15)

BARDENAS (Argetasetik)

Otsailak 12 (2012-II-12)

YOAR (Monastegitik)

Martxoak 4 (2012-III-4)

TREKU (Goñitik)

Martxoak 25 (2012-III-25)

ESPARATZ (Etxauriko gainatik)

Apirilak 22 (2012-IV-22)

TUTTURRE (Aralarko guardetxetik)

Maiatzak 13 (2012-V-13)

KOSTALDETIK ZEHARKALDIA (Donostia-Pasaia)

Ekainak 3 (2012-VI-3)

MENDITXURI -finalista- (Auritzetik)

2011(e)ko maiatzaren 19(a), osteguna

Menditxuri 2011/05/29 Bukaera



Beste urte batez denboraldia bukatzera goaz. Datorren maiatzaren 29an gure azkeneko ateraldia ospatuko dugu.

Urtearen balantzea egiteko momentua da eta aurten nere esperientzia kontutan izanez (5 urteetakoa gutxi gora behera) inoiz baino obeagoa izan da. Gaztetxo asko lehenengo aldiz apuntatu dira eta gogoz dabile aldapa gora, bere lagunen ondoan.

Ba dirudi taldearen geroa bertan dagola, eta datorren urteentzako jarraipena izango dugu.

Agurpen txiki hau bukatzeko, jendea erakartzeko modurik onena, patioan egiten diren elkarrizketak dira: bata besteari kontatu txangoetan zein ongi pasatzen dugun azaltzea.

Eta besterik gabe, 29rarte, menditxurin.

Oharra: aurten ikastolako bidaitruke dela eta, alemandar batzuk bertan dira eta zihurena mendira etorriko direla. Ongi izan

Mikel R

2011(e)ko maiatzaren 3(a), asteartea

Baigura.08/05/2011






El tiempo de esta excursión es de unas 3 horas y media. Calculo que el recorrido con paradas y almuerzo se podrá realizar en unas 4 horas y media. Tiene un desnivel total de aproximadamente 700 metros desde Azparren a la cima y de 500 metros hasta los rasos. Presenta una pendiente continua llevadera de subida por sendero y una más suave de bajada por la pista que une Azparren con las Abaurreas.
Este domingo que tenemos elegido coincide con la Romería a –Roncesvalles de estos pueblos y no nos es posible contar con ninguna sociedad para la comida. Por ello la recomendación es comer si hace buen tiempo en el merendero de Oroz Betelu junto al río pegado al Bar Restaurante Zaldu y, si hiciera mal tiempo, en el frontón cubierto de Azparren.
El Baigura es una montaña situada en la sierra de Areta y separa los valles de Aezkoa y de Urraul Alto siendo la máxima altura de toda la sierra.
El itinerario comienza en el pueblo de Azparren donde se llega por la carretera de Pamplona a Oroz Betelu y de aquí se sube en tres kilómetros hasta
el centro de Azparren. Aparcamos los coches al lado del frontón al lado de un panel informativo del recorrido. Dejada la iglesia a nuestra izquierda, seguimos la calle que sube y vemos una piedra que nos muestra el camino a seguir.
Subimos por un camino bastante sucio de maleza y luego por entre las hayas que hacen del camino una vista increíble. El camino llega a los Llanos de Baigura y con menos hayas, nos vamos acercando a la cima de la montaña, metiéndonos otra vez, en una zona más espesa de árboles.
Volvemos a salir a una zona despejada y desde allí vemos ya las grandes piedras, previas a la cima. Pasando poco a poco entre los bloques, llegamos al buzón de Baigura, desde donde la vista del Pirineo es espectacular y el día es tan claro que vemos diversas cimas: San Donato, Moncayo, Pico de Orhy...
La bajada la hacemos por la misma ruta de subida hasta los llanos para después tomar la ruta normal de ascenso por el sendero de pequeño recorrido. PR-NA23 Baigura desde Azparren.




2011(e)ko apirilaren 26(a), asteartea

Pikatua-Muskilda 17-04-2011

Perfila
Bidea
Gosaltzen
Muskildara iristen
Abodiko jaiztiera
Botinen borda
Pagadian
Gotik, Zaraitzuko bailara
Iratiko ohiana, pagoak hostoak jazten
Gailurreko arkazkiak, 114 lagun!!!


Bago bakarra


Oriko txoria

Beno,
duela egun batzuk gure urteko zeharkaldia egin genuela. Orain arte, astirik ez dut izan ezerez idazteko, are gutxiago argazkiak sarera igotzeko.
Esan behar dudan lehenengo gauza, ospatzeko dela izan genuen arrakasta. Toño antolatu zuen irteera polita zen, eguraldia ona izan behar zela banekien...hori dela eta, egun batean bete genuen 60 laguneko autobusa. Gero jende gehiago apuntatu zen eta azkenik ehun plaza lortu genuen. Eta oraindik ere beste batzuk kotxez joan ziren...azkenean txangoa 114 mendizale egin genuen.
Zorionak eta eskerrik asko izandako jarreragatik
Pozgarria da azkeneko ateraldietan jende berria apuntatu dela ikustea. Taldearen geroa izango dela uste dut.
Egunari buruz, zer esango dugu ba.
Eguzkia, aladapa gora gutxi, bistak izugarrizkoak, giro ona eta abar.
Besterik gabe, urrengorarte, lagunak.

2011(e)ko martxoaren 20(a), igandea

Elke mendia Gorraitzetik (Artzibar)




Gaur Amaiur ikastolako mendi taldeko 69 lagun, udaberriko eguraldia lagun izanik Elke mendira igo gara, Artzibarreko Gorraitz herritik.


Gorraiz herriko eliza

2011(e)ko otsailaren 27(a), igandea

Bardenas reales: Cabezo El fraile (565 m)


Eguraldia lagun izan ez badugu ere oso itzuli polita eman diogu Cabezo del Fraile izeneko muinoari. Fustiñana herritik kotxez Bardeetako kasko honetara hurbildu gara eta 200 metro igo ondoren bista ederra ikusi dugu.
Ibilaldiaren argazkiak HEMEN ikusgai dituzue.