2010(e)ko otsailaren 25(a), osteguna

ESKINTZA 739 m (Zirauki)








Goazen Mendira!!!!

2010(e)ko otsailaren 7(a), igandea

Peña (Torre Peña) Zangotza
















Goazen mendira! Oraingoan Erdi Arora bidai polit eta lasai bat egitea proposatzen dizuet, Peña izeneko herria ikustera. Izan ere, Peña herria Peña mendiaren maldan dagoen herri bat da, zeinetan gaur egun ez den inor bizi, baina Erdi Aroaren garaiko dorre polit bat dago ikusgai bertan, baita garai batean zeuden etxeen, elizaren eta abarren geratzen diren arrastoak ere. Ikusgarria da ere Peña herria kokatuta dagoen lekua, harkaitz erraldoi baten gainean baitago eraikita. Peña mendia ez da oso altua, 1300 bat metro ditu eta. Gainera ibilbidea ez da batere gogorra, haurrentzako oso aproposa eta eguna pasatzeko aukera bikaina. Igoera ordu eta erdi ingurukoa da herriraino, eta hortik ordu erdira mendiaren gailurra aurkitzen da. Herria igaro ondoren, gailurrera bidean, Zangozako Ikastolak jarritako gutunontzi txiki bat dago, Argitxo deitzen den iratxoaren etxea hain zuzen ere, beraz, joaten bazarete, gutuntxo bat idatz dezakezue Argitxori uzteko. Ibilbidearen zati gehiena itzalaren azpian doa, senda eder batetik, zeina arteaz, ezpelaz eta haritzez inguratuta dagoen batik bat. Aldaparik handiena herritik gailurrerako bidean aurkitzen da, baina ez da oso neketsua. Jeitsiera ere oso lasaia da, eta bi bide hartu daitezke jeisteko: igotako bide berdinetik edota mendiaren beste aldetik doan pista batetik, nahiz eta senda bezain polita ez den. Peña mendira kotxez iristeko bidea ez da batere zaila, Zangozaraino iritsi behar da, eta hortik Gabarderal izeneko herritxora. Gabarderal pasatu ondoren kilometro pare batera edo aurkitzen da mendia igotzeko abiapuntua. Bide guztia oso ongi markatua dago, galtzeko arriskurik egon ez dadin. Beraz espero dut guztiak animatzea mendi hau igotzera! Peña mendian ikusiko garelakoan
Agur t´erdi!