2009(e)ko otsailaren 11(a), asteazkena

ARTZANEGI mendia (981 m)


Iruñetik Gasteizerako bidea hartuko dugu eta Nafarroako muga pasa ondoren Egino herritik "Leze" izeneko kobazuloaren sarrerara hurbilduko gara.
Bertan kotxea utzi eta Altzania ibaiak sortutako 80 metroko altuera duen leize ikusgarri honen ezkerrean maldaz gora abiatzen den bidetik abiatuko gara.
Hasiera malkartsua eta bista ederrekoa da.
Bideak kararrien artean hazi den sastraka eta baso gaztetik (erkametzak, urritzak, arteak...) gora egiten du.
Altzania mendizerrak amildegi ikaragarria erakusten du iparraldean, bailara bitxi zirkularra inguratuz. Ezkerraldean Artziniega izeneko tontorra dago eta eskuinaldean Olano, bertatik Aralar eta Urbasa mendilerroen ikuspegi ona dago, izan ere, Araba, Gipuzkoa eta Nafarroako mugan kokatzen baita.
Mapa hemen ikus dezakezue.