2009(e)ko abenduaren 20(a), igandea

Tajonar 883







Cemborain mendira, 883 mtakoa, gure helburura zen. Bainan aurreko egunetan, zehatz mehatz, gabon hartan, elurra dexente, eta hotz handia egiten zuenen, ondoan dagoen Tajonar era abiatu ginen.
Oraingoan, Fidel gure gida izango zen, eta sastraka artean izango zen elurrarekin, gehiegi ez buztitzeko, erabaki zuen beste aukera hau.
Zori txarrez, ez ginen jende ugari elkartu. Egia esan, eguraldi hotz hotza izango zela aurreratu zutela, "denboraldiko" gizonak, eta batzuei gogoak kendu zitzaikiola dirudi.
Azkenean suerte haundia izan genuen, zeren goiza aurrera zihoala, odeiak desagertu ziren, eta eguzkia giroa zerbait epeldu zuen.
Bidea: oso errexa, asierako aldapa ez ezik, beste guztia bide zihor lehun bat da eta. Oso ibilbide polita edonori gomendatzeko.
Heiztari txabola dotore batean gosaldu genuen, eta etxetik ain urbil ginela eta, etxera bueltatu ginen bazkaltzera.
Elurrarekin jolasteko aukera izan genuen, eta Irunherriko sakona, elurrez estalita ikusteko sorte handia ere.
Ikus itzazue argazkiak.
ETA BESTERIK GABE, ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!!!
IA URRENGO URTEAN BERRIZ IKUSTEN GAREN.

2009(e)ko azaroaren 18(a), asteazkena

Saioa 1418 m













2009/11/22
Oraingoan eguraldi polita izan dugu. Ordu bete, generamala, basotik ateratzean, ego-aize bortitza zebilen, eta hau dela eta, txikienak buelta egitea erabaki dute.
Penagarria izan da, zeren egunak aurrera zihoala, aizea haulagoa zebilen, eta benetan ez gara gaizki egon.
Akaso txangoa gogorregi izan da txikienentzako. Lasai, urrengoan obe ibiliko gara.
Beti bezala hementxe duzue egun ontako argazki polit batzuek.
Gehiago ikusteko, picasako ezteka sakatu itzazue.
Ongi izan mendizale!!!!
Hemen duzuen lotura hontan txangoa ikusi ahal izango duzue. Merezi du


Goazen Saioara
Bainan Saioa etorriko ahal da????
Oraingoan esperientzi personala kontatuko dut. Saioa Iruneatik oso urbil dago eta alturera dexente duenez eta uren dibisorian dagoenez, neguan eguraldi txarra eta otza sartzen denenan bereala elurrez betetzen du.
Mendian eskiekin ibiltzea gustatzen zaiguneei, hortzak haunditzen zaizkigu, eta ahal dugun bezain laister harantz jotzen dugu, igo eta jeixten ibiltzeko.
Azkenekoa urte hontako martxoan izango zen gutxi gora behera, eta arratsaldean izan zen. Eguraldia primeran. Inork ere mendian. Ilunnabarra zen....Ah ze pakea. Gailurretik eguzkia mendebaldean sartzen gozatu nuen, eta gero eskiak hartu eta ziztu batean kotxearaino.
Gozatu itzazue argazkiak eta bideo txiki bat.
Iganderarte

Mikel

2009(e)ko azaroaren 5(a), osteguna

Dulantz 1.239 m









GOAZEN MENDIRA!!! Dulantz (1.239 m) Urbasako Gailurra. Eta ze errexa!!!

Tamalez izugarri egualdi txarra atera zaigu igande ontan. Aspaldin ez genuen horrelako egun kaxkarra sufritu mendi taldearen ateraldietan.
Hala eta ere gutxi batzuk elkartu ginen ikastolako atean, eta guztion artean irteera aldatzea erabki genuen.
Euritik babesteko, Huitziko "tunel"era joatea erabaki gendun, sikiera han ez ginela bustiko esperoan.
Han ginela, zuloa lanengatik itxita zegoela ikusi genuen. Zerbait ausartu ginen eta metro batzuk barrurantza egin genuen, ilunpean, linterna batzuekin hornitutak.
Azkenik oberena handik ospa egitea izango zela erabaki genuen, eta San Miguelera gozaltzera joan ginen.
Ezin denean, ezin da (Txinatar atzothitz)

2009(e)ko urriaren 1(a), osteguna

BURDINGOGI 1241M





BURDINDOGI (1.241 m) Egozkueko gainatik
Esteribar eta Anue ibarren mugatik abiatuko gara, Egozkueko gainean dagoen aparkalekutik gorantz doan bide zabaletik. Berehala (20 ') Tanporrene eta Azimendi kaskoak lotzen dituen bizkarrera iritsiko gara eta alanbre hesia gurutzatu ondoren bigarren mendi hau inguratzen duen bidea jarraituko dugu ezkerretik, pagaditik barna zertxobait jeitsiz.
Bide garbia jarraituko dugu, oraingoan Urdanaz eta Artzeko mendiak eskuinetik inguratuz.
Ordu luze bat ibili ondoren Azedi lepora iritsiko gara, zeinetan Arizutik (ezkerrean) eta Iragitik (eskuinean) datozen pistak utziko ditugun eta mugarrien paretik igotzen den bide zabaletik Gurutze ermitara iritsiko gara. Burdindogi tontorra baselizaren zelaian bertan dago, atzekaldeko basoaren baitan, harri multzo baten gainean (1h 45'). Leku aproposa da bazkaria egiteko, bertan inguruko herriek erromeria egunean egiten duten moduan. Kintoa mazizoan egon arren basoak ez du aukerarik ematen bista zabala ikusteko, bidetik Eugiko inguruak ikus badaitezke ere.

2009(e)ko irailaren 27(a), igandea

2009-2010 EGUTEGIA




Hementxe doakizue aurtengo egutegi berria.
Azpimarratu, beti bezala, igandeetan aterako garela ikastolako atetik goizeko 9etan.
Laister berri gehiago izango dituzue!!!
Ez ahaztu: DATORREN IGANDEAN, URRIAK 4a, BURDINDOGIRA!!!

2009(e)ko ekainaren 6(a), larunbata

Datorren denboraldian ikusi arte!!! Menditxuri





























Bueno, joan den igandean, berriro ere Menditxurin egon ginen. Izugarrizko egun polita egin zuen ondoan dituzuen argazkietan adierazten duten bezala.
Uda gainean dugu, horrekin batera oporrak eta ongi pastzeko aukera polita: seguro ondartzara joango gerala, eta mendira joateko aukera izango dugu ere.
Datorren urritik aurrera espero zaituegu.
Batzuk ikastola utzi izango duzue, bainan ala eta ere esku zabal itxoingo zaituegu.
Beti bezala ikastolan dauden mendizale guztiei itxoiten hari gara, badakigu asko direla eta.
DATORREN IKASTURTEAN IKUSI ARTE
PD. "Zahar" guztiei ezkertzen diegu izan duten arreta eta atenzioa ateraldiak prestatzen, eta taldeari bultzakada emanez!!








Izan ongi.

2009(e)ko maiatzaren 29(a), ostirala

Azkeneko eguna da eta!!!!!


Igande ontan berriro eta aspalditik egiten dugun bezala, Menditxurira joango gara. Ba dakizue. Bidea Auritzetik ateratzen da eta lehun lehun hasten da, gero baso erditik malda igotzeko, eta azkeni goiko larreetatik mendiaren puntaraino.
Gutxi gosaldu, gero janaria dugue eta....opariren bat ere hartu izango dugu.
Esto se acaba. Ultima salida, como viene siendo habitual a Menditxuri, desde Burguete. El tiempo anuncia bueno, o sea que disfrutaremos de un buen día.
Al bajar iremos al camping de espinal para dar cuenta de la comida... e igual tenemos alguna sorpresa.
Eskerrik asko a los que habéis participado a lo largo del curso de las excursiones. A los veteranos, gracias por seguir manteniendo la ilusión, ya que sin vosotros el grupo sería grupito. A los noveles animaros a seguir y a buscar gente que suponga el relevo desde dentro de la ikastola.

2009(e)ko apirilaren 5(a), igandea

Lizarraga-San Adrian-Etxarri (1.183 m)











Gaur egingo dugun irteera, zeharkaldi bat izango da: puntu batean hasiko gara (Lizarragako mendatea) eta beste toki desberdin batera ailegatuko gara (Etxarri).
Gainera bidea erosoa izango da, jeitsiera, igorera baino luzeago da, beraz ez dut uste gehige nekatuko garen.
Urbasako ipar-isurialdeko amildegia segituko dugu, eta hasi bezain pronto, txangoaren bitxikeri handiena topatuko dugu: Portupekoleze deitzen den arkaitz zubia.
Tokia benetan interesgarri eta polita, ez oso ezaguna, beraz, zailatu gaitezen ingura errespetatzen.
Tokia, ura arkaitzean eragin duen lanaren adierazpena da, kare harria deseginez. Urbasako soru azpia zuloz beteta dago.
Handik, amildegiren paretik segitu, inolako harriskurik gabe, naiz eta batzuetan bideziorra oso erosoa ez izan, San Adriango baselizara ailegatuko gara.
Hemendik laister, Etxarriko portuko bidea hartu eta malda bera egingo dugu autobusaraino.
IZAN ONGI!!!!

2009(e)ko martxoaren 11(a), asteazkena

Leitzalarreatik Urepel (1056 m) mendira

Leitzatik tren geltoki zaharretik pasatzen den bide estua hartuko dugu Leitzalarreara (595 m); bertan, Izkibar edo Ezkibar atsedenlekuan kotxeak utziko ditugu eta iparralderantz abiatzen den bidea hartuko dugu. Eskuinerantz biratuko dugu eta bailararen aldapa poliki-poliki igo eta gero pagadira sartuko gara. Berehala, larre batzu zeharkatu ondoren tontorrera iritsiko gara.
Urepel (1056 m) mendi ederra da eta izugarrizko bistak ditu. Urumea ibaiaren bailaran dagoen Goizueta herriaren gainean dago, Gipuzkoako mugatik oso hurbil. Adarra–Mandoegi mendikatearen hegoaldeko ertzean kokatuta dago eta inguruko altuena da.
Leitzalarreako eskualdean abandonatutako zenbait meategi dago, hainbat trikuharri eta bestelako megalitoak eta, azkenik, erreka gorantz jarraituz zuhaitz miresgarriz osatutako izeidi bat dago.


Informazio gehiago:

2009(e)ko otsailaren 11(a), asteazkena

ARTZANEGI mendia (981 m)


Iruñetik Gasteizerako bidea hartuko dugu eta Nafarroako muga pasa ondoren Egino herritik "Leze" izeneko kobazuloaren sarrerara hurbilduko gara.
Bertan kotxea utzi eta Altzania ibaiak sortutako 80 metroko altuera duen leize ikusgarri honen ezkerrean maldaz gora abiatzen den bidetik abiatuko gara.
Hasiera malkartsua eta bista ederrekoa da.
Bideak kararrien artean hazi den sastraka eta baso gaztetik (erkametzak, urritzak, arteak...) gora egiten du.
Altzania mendizerrak amildegi ikaragarria erakusten du iparraldean, bailara bitxi zirkularra inguratuz. Ezkerraldean Artziniega izeneko tontorra dago eta eskuinaldean Olano, bertatik Aralar eta Urbasa mendilerroen ikuspegi ona dago, izan ere, Araba, Gipuzkoa eta Nafarroako mugan kokatzen baita.
Mapa hemen ikus dezakezue.

2009(e)ko urtarrilaren 29(a), osteguna

LA POBLACION 1.245 M


GOAZEN MENDIRA!!! Peña La Población (1.245 m). El león dormido

Oraingoan Nafarroako eskualde ezezagunetariko batera goaz, mendebaldera, Araba eta Errioxako mugan dagoen La Población eta Meano herrietara.
La Población tontorra, Toloño edo Cantabria mendilerroaren ekialdeko puntan kokatzen da, Ioar mendiaren ondoan.
Mendilerro honek ipar haizetatik babesten ditu, egoan dugun Errioxako lautada aberatsa. Diferentzia haundia ikusiko dugu mendiaren ipar eta ego izuri artean: Iparrean bago oihanak aurkituko ditugu eta kontraz egoaldean, eguraldi askoze lehorragoarekin, arteak, garia eta garagarra eta noski mahatsa.
Tontor honeri, Lehoi lokartuta deitzen zaio ere, errepidetik, etzanda dagoen lehoi baten itxura duelako.
La Población herria, Abaurregainarekin batera, nafarroako altuenetarikoa da (961 m).
Tontoraren gainean, erainkuntza baten aztarnak topa daitezke. Historilariak diotenez, Punicastroren gazteluaren paretak omen dira.
Denboran urbilago, Karlisten eta Liberalen arteko gudan, Karlistek gaztelutxo bat izan zuten gain hontan.
Txangoa laburra baina ikusgarria da. Ba da toki estu eta arriskutsu bat, bainan kable bat jarrita dago, lasai pasa ahal izateko.
Nola ailegatu: Logroñoko autobidea segitu Los Arcos arte. Hemen, Vianako errepide zaharra segitu, Aguilar de Codés norabidean. Azkeneko herri hontatik La Población ondoan dugu.

2009(e)ko urtarrilaren 18(a), igandea

ALAITZ-EL CARRASCAL 1.167 M

Txirrista izotzan
Taldea zeharkan...
Aintzinako laneen aztarna...
Amildegiak putreak egan dezaten
Zuhaitzen itxura arraroak
Taldea, El Carrascalen gailurran (gutxi izan gara bainan jatorrak!!!)








GOAZEN MENDIRA!!! Alaitz 1.167 m (El Carrascal) Harrobien gainean

Gaurko ibilaldiaren abiapuntua ez da batere polita edo aipagarria. Hasteko, mendirantz goazela, Alaitz mendilerroa zulatzen ari diren harrobiak ikusiko ditugu. Hauek, poliki poliki, mendia jaten dute; noiz arte??. Gero, kotxea utziko dugun tokira ailegatzeko, galipot eta harria txikitzeko erabiltzen diren erainkuntza itxusi batzuen aurretik igaroko gara.Baina lasai: behin kotxea utziz gero, dena zeharo aldatuko da. Lehendabizi, bidea arkaitz-pareten tartean doa. Kare-harriko pareta hauetan bi animalia mota ikus ditzakegu: alde batetik eskalatzaileak, zulo eta tontor txikiez baliaturik, pareta gora egiten dutenak. Beste alde, haizeak eramanak gora eta behera dabiltzan hegazti harrapalariak. Hauek paretetako zuloetan bere kabiak kokatzen dituzte.Bidea, buelta egiten duenean (Untzue herria ikusiz), bide estu bihurtzen da eta arteen zehar gora egiten du; hau, artea, Nafarroako erdialdeko oihanetan topatuko dugun zuhaitz ugariena da.Gora goazela, sorpresa baten bat topatuko dugu: pagoak. Akaso inork ez zuen itxarongo horrelako zuahitzik hemen topatzea, baina mendilerro honen toki-izenek nahiko arrunta izan dela adierazten digute, adibidez Bagadigorri, Bagadizabala eta el Fayal Chiquito.Geroago, landa batzuk ere topatuko ditugu, aspaldiko garai baten nekazaritza honaino iristen zela azalduz.