2007(e)ko urriaren 7(a), igandea

IRUBELAKASKOA







Baztango ibar galduak
Irubelakaskoa 967 m (Baztan)


Baztango urrutien eta izkutatuenetariko izango den bailaran gaude.
Irubelakaskoa, Gorramendi eta Gorramakilekin batera, , Aritzakun eta Urritzateko erreken artean dagoen mendikatean kokatzen da. Bi erreka horiek, Bastan eta gero Nive errekara botatzen dituzte bere urek, Bidarrai ondoan.
Mendiaren altuera ez da haundia, ondoan ditugun Gorramakil, Iparala edo Auzarekin konparatuz gero.
Altuera haundia ez bada ere, bere ekialde eta mendebaldeko magalek malda bortitza dute, Sumusuako baserri gainean.
Duela 30 urte, bertako baserrietan 20 familia bizi izan ziren. Eskola eta maisua bat zuten, eta 25 ikasle elkartzen ziren, oraindik mantentzen den Aritzakungo eskolan.
Gaur egun bakarrik Bidegorrieta baserrian bizi da jendea, eta duela bi urte arte ez dute argi indarrik izan. Gaur egun eguzki panelak eta haize errotak direla medio, lortzen dute elektrizitatea.
Bitxikeri bezala aipatu dezakegu, Aritzakuneko errekan meategi zahar batzuk badirela, eta bertako istorioek diotenez, erromatarren garaikoak ziren. Bertan urrea ateratzen omen zuten.
Irubelakaskoa eta Itsusiko Haitzeko magaletan hegazti harrapalariak bizi dira. Hau dela eta, eremu babestua osatzen dute magal hauek, Erreserba naturala izendepean.
Txangoa Itzulegiko lepotik ateratzen da, eta Gorramendi mendebaldeko maldak zeharkatuz, Bardako lepora ailegatzen da, bago ohian eta erreka zoko estu gurutzatuz. Gero zuhaitz gabeko landetatik, bizkar zorrotz batetik, Irubelakaskoara ailegatuko gara.
Nola ailegatu:
Elizondoko errepidea segitu. Gero Dantxarineako norabidea hartu. Otsondoko gailurrera ailegatuz. Bertan, eskubira Gorramendi seinalatzen duen errepide estua hºartu, eta 6 km pasatu eta gero, bertan dagoen lepo zabal batean kotxeak paratu.

2007(e)ko urriaren 1(a), astelehena

EGUTEGIA

2007-08ko MENDI IBILALDIEN EGUTEGIA

URRIA
7 Otsondo-Itzulegi Irubelakaskoa 967 m

AZAROA
11 Orbaitzeta-Orion Mendizar 1318 m
25 Urbasa-Bioitza Bargagain 1157 m
ABENDUA
16 Madotz Akier 1124 m
URTARRILLA
20 Ibañeta-Orreaga Lindux 1220 m
OTSAILA
17 Arguedas-Bardeak Piskerra 468 m
MARTXOA
9 Labiano-Aranguren Zenborain 887 m
APIRILA
6 Izal-Zaraitzu Arburua 1030 m
20 Zeharkaldia Urkiaga-Adi-Sorogain 1458 m
MAIATZA
11 Irteera Berezia (Hecho-Siresa????)
25 Finalista-Auritzberri Menditxuri 1201 m